BATZEN
Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Babes eta Inklusio Sareko errekurtso erresidentzialetan 500 pertsonatik gora daude.
Zati handi bat emantzipazio prozesuan dauden 16-23 urte bitarteko gazteak dira. Gazte hauen errealitate eta beharrak anitzak bezain konplexuak dira eta erronka handietako bat euren laneratze prozesua izaten da.
Erronka honi aurre egiteko, eta aldi berean Gipuzkoako enpresen gaitasunak kontenplatuta, gazteen ibilbide formatiboak elkarrekin aztertu eta bi errealitateen beharretara moldatuko diren ibilbide soziolaboralak diseinatu eta garatuko ditugu.
Harrera enpresa izateaz gain, ekimen honen bideoak egiteko aukera izan dugu Zabalduz Kooperatibarentzat.