Bidegurutzean

Eñautek rockero izan nahi zuenez, Birak horretarako aukera eman zion. Galder, Amaia, Ane, Odei, Aitor, Iban, Leire eta Dani izan dira bere banda. Bidegurutzeetan hamaika talderekin egin dute topo. Bera, marakak jotzen dituena da.
Musika eta euskal musikariak izango ditu ardatz Bidegurutzean saioak eta Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu. Hala, musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu, bidegurutzean kokatutako kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion hari. Programaren atal bakoitzean hiru gonbidatu egongo dira (taldeak nahiz bakarlariak), adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan eta kantu propio bat grabatuko du bertan. Azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin  FOKUk EITBrentzat ekoiztutako saio honetan.

Ekoizpena: Foku EITBrentzat.

Ekoizpen exekutiboa: Mikel Garaiondo

Zuzendaria: Galder Izagirre

Argazki zuzendaria: Galder Izagirre eta Odei Zabaleta

Ekoizpen zuzendaria: Amaia Zubiria eta Iban Zubeldia

Gidoia: Ane Garcia eta Eñaut Tolosa

Soinua: Txap

Edizioa: Aitor Gametxo, Leire Egaña, Dani Azpitarte eta Arkaitz Artola

Musikariak: Gari, Skakeitan, Izaro, Liher, Petti, Niko Etxart, Vulk, Joseba Irazoki, Mursego, Evaristo, Dupla, Sua, Willis Drummond, Eneritz Furyak, Eñaut Elorrieta, Mice, Oki Moki, Izaki Gardenak, Gatibu, Ezpalak, Grises, McConak, Mikel Urdangarin , Maite Larburu, Unai Muguruza, Lorea Argarate, Africa Bibang, Belako, Amorante, Sara Sozaya, Niña Coyote&Chico Tornado, Kokein eta Cobra.

Izenburu originala: Bidegurutzean

Generoa: Musika saioa

Iraupena: 50’x12

Grabazio Formatua: HD

Soinua: Stereo

Jatorrizko hizkuntza: Euskara, gaztelania

Urtea: 2020

beste lan batzuk

Altsasu

“Altsasu”, EITBrentzat Baleukok ekoiztu eta Asier Urbietak 2020an zuzendutako lau ataleko telesaila dugu.

GEHIAGO IKUSI
Kartzela

Arnasa gara kanpainaren baitan sortu da zazpi kapitulu osatzen dituen misteriozko fikzioa.

GEHIAGO IKUSI