ENHERKOM
Hernani Burujabe herri proiektuaren barnean, energia burujabetzak ere badu lekua. Helburu horrekin sortutako EnHerkom ekimenaren aurkezpen bideoa egiteko aukera izan dugu.
Energia burujabetza berreskuratzeko garaia da, pobrezia energetikoari aurre egiteko unea, gehiegikerien aurrean alternatibak sortzekoa. Energia garbia, segurua eta herrikoa. Argi eta garbi.