EUSKAL BALEZALEEN TRISKANTZA (ANIMAZIOA)
Euskal Balezaleen Triskantza, 1615ean Islandian erail zituzten euskal bale arrantzaleen historia kontatzen duen dokumentala da.
Eñaut Tolosa eta Beñat Iturriozek zuzendu zuten dokumentala eta gertakari historikoak kontatzeko Bicoté estudioarekin elkarlanean eginiko animazio hauek sortu genituen. Pertsonaien diseinuaz eta storyboard-a sortzeaz arduratu ginen, Bicoté-k guzti honi bizitza eman ziolarik.