GAU BELTZA
Euskaltzaleen Topaguneak eskatuta eta TaPunturekin elkarlanean Gau Beltzaren diseinua garatu dugu. Gau Beltza berreskuratu nahian proiektu ausart honi heldu dio Topaguneak urriko azken gaua garai batean bezala ospatzen hasi gaitezen berriz ere. Lan etnografiko sakon batetik tiraka ohitura zaharrak berpiztu eta egunerokotasunez jantzi nahi izan dituzte. Beti ere, euskaraz, eta gaur egungo gizartean eragin eraldatzailea duten balioen inguruan eraikita