Piztu Pilotua!

Piztu Pilotua!

PIZTU PILOTUA!

Hernaniarron %77ak euskaraz ulertzen duen bitartean, %30ak besterik ez du erabiltzen. Ezagutzaren eta erabileraren arteko desoreka handia da eta zailasunak gainditzeko Hernaniko Udaletxeak “Euskara ari du” elkartearekin elkarlanean martxan jarri duten kanpainarentzako animazio bideo hau egin dugu “Bicoté” animazio enpresarekin elkarlanean.

Hernaniko Udalaren sare sozialak:

www.hernani.eus

 

Aittu!

Aittu!

AITTU EUSKARA ELKARTEA

Denbora zeraman dagoeneko Aittu Euskara Elkarteak Beasainen gurekin harremanetan jarri zenerako. Euskaraldiaren bueltan sortu zen eta behin hau amaituta, elkartea egonkortu eta egunerokotasunean, herrian, euskararen alde lan egiten jarraitzea erabaki zuten. Denbora igaro zen egun hartatik baina oraindik beasaindar askok ez zekin elkartea existitzen denik ere. Hori dela eta, itxura eraberrituta, elkartea herriari aurkeztea erabaki zuten. Irudia TaPunturekin elkarlanean garatu genbuen eta ikus-entzunezko iragarkia, aldiz, gure ardura izan zen. 

 

Pepper

Pepper

PEPPER

Urola Kostako Udal Elkartearen enkarguz Peeper Robotaren aurkezpen publikorako garatutako film laburra duzue hau. Pepper, adinekoen bizitza hobetu, autonomia indartu eta bizitza aktiboago eta osasuntsuago bat mantentzeko helburuarekin jaio da eta horixe da film labur honetan azaldu nahi izan duguna. Horretaz gain, adinekoei teknologia berriek eskaintzeko duten guztiaren potentziala erakutsi nahi izan dugu aurreiritziak alde batera utzi eta esperientziaren alorrean murgilduz.

Urola Kostako Udal Elkartea

urolakosta.eus

 

Gazte Kontseilua

Gazte Kontseilua

GAZTE KONTSEILUA (HERNANI)

Hernaniko Gazte Kontseilua Hernaniko Udaleko organo bat da. Gazteek emantzipatzeko eta autonomia lortzeko dizuten oztopoak gainditu nahi dituen pertsona, herritar, elkarte eta taldeen proposamenak jaso eta horien parte-hartzea bermatu nahi duena. Helburuak, herriko garapen ekonomiko, politiko eta sozialean gazteen presentzia bermatzea, administrazioaren eta gazteen arteko tartea gainditzeko eta elkarren arteko harremana errazteko gunea izatea, eta herriko gazteen elkarteen sarea bultzatzea dira. Hori dela eta, herriko gazteei deialdi bat egin nahi izan zitzaien Kontseiluaren dinamiketan parte hartzeko. Bira Produkzioaken ardura izan zen bideo hori gauzatzea eta hementxe duzue azken emaitza.

Hernaniko Gazte Kontseilua

Zikilimarro

Zikilimarro

ZIKILIMARRO (JUPITER JON & AMAREN ALABAK)

Duela urte bete jarri genuen martxan proiektu hau eta bidea luzea izan da, luzea eta ederra. Jupiter Jon eta Amaren Alabak taldeek elkarrekin landutako lanaren singlearen bieoklipa hasieratik amaierara garatu dugu denbora horretan eta 2deo, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiaren laguntza izan dugunez, esperimentatzeko baliatu dugu aukera. Zuberoako haur kanta batetik abiatuz, Zikilimarro artile eta larru bilakatu dugu eta gure beldurrez aritu gara. Horretarako, elkarlan interesgarriak izan ditugu prozesuan zehar eta aberastasun hori, emaitzan nabari delakoan gara.

Jupiter Jon:

https://jupiterjon.bandcamp.com/