Soma Cult

Urtarrila hasi besterik ez genuen egin eta dagoeneko kalean zen urteko diskoa, Soma Cult azpeitiar beasaindarren lehen lan luzea: “Destroy!” (Know Your Rights / XCementerioX , 2021). Denbora zen lan honen zain ginela eta azkenean, iritsi zen psikodelia matxinbentarraren mugarri izango zen lana. Hirukoteak Beasaingo Usurbe Antzokian aurkeztuko zuen zuzenean Silver Recordings estudioetan Martin Capsularen gidaritzapean grabatutako LPa.
Gonbidapenak salmentan jarri zituzten eta bi ordu pasa aurretik guztiak agortu ziren. Hori zela eta, kontzertua stremaing bidez ere eskainiko genuela jakinarazi genuen. Gauza ordea, ez dira beti diruditena…
Ez, kontzertua amaierara arte ikusi zenutenok ikusi zenuten moduan, ez zen halakorik egon. Ez da erraza garai hauetan kontzertuak antolatzea eta sektore zein eragile ugari dira egoera hau pairatzen ari direnak. Hortik tiraka jarri genuen martxan Soma Cult hirukote gaztearen LP berriaren aurkezpen kontzertu faltsuaren ideia. Mila esker taldekideei joko honetan sartzeagatik, Xabitxo, Iban eta Arkaitz soinu eta nahasketagatik, Usurbe Antzokiari plaza eder hori eskaintzeagatik, Egoitzi, kartel zoragarri bat prestatzeagatik eta, nola ez, gezur honen espaziontzian gonbidapen eta guzti igo zineten guztiei. Biba zuek!

Soma Cult

beste lan batzuk

Loinatz Abesbatza

Beasaingo Loinatz Abesbatzak kontzertu berezi batekin amaitu nahi izan zuen urtea.

GEHIAGO IKUSI
Willis Drummond – Bigarren aukera

Talde bat, kantu bat, toma bat.

GEHIAGO IKUSI
Usopop #10

10 urte betetzen zituen egunean esan digu agur Usopop saratar jaialdi ederrak.

GEHIAGO IKUSI
Willis Drummond – Makina bat

“Hala ere” diskako hirugarren singlearen bideoklipa.

GEHIAGO IKUSI