TRANS ZIKLOA
Hernaniko Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Hernaniko I. Trans Zikloa ospatu zuten maiatzaren 15 eta 19 bitartean. “Gordetzea ezinezkoa da! Aimar Elosegi Ansa gogoan Trans Zikloa” izenpean burutu zuten egitaraua eta bertan, Aimarren bizitzatik tiraka Kattalin Miner herritarrak idatzitako Moio liburuaren aurkezpena izan zen ekitaldi nagusia. horretaz gain, Bertso-Trans-Saioa ere antolatu zuten. Bi ekitaldietako irudiekin laburpen hau prestatu genuen Hernaniko udalarentzat.