Uda Parkean 2019
Hernaniko Udalak antolatzen duen “Udaparkean” ekimenaren 4. edizioa ospatu zen abuztuaren lehenengo egunetan, Hernaniko Ave Maria parkean. Uda giroan gozatzeko antzerkia, zirkua, zinea, dantza, musika, jolasak… denontzako moduko ekintzak izan ziren bertan eta gu hantxe aritu ginen guztia grabatzen, laburpen bideo hauxe egiteko.