Willis Drummond – Bigarren aukera

Taldearen zale izanda, Willis Drummond baionarren Zugzwang diskoan parte hartzea ohore zein plazerra izan da biratarrontzat. Are gehiago, taldearen ibilbidean mugarri izango dela iruditzen zaigun disko honetan.
“Lehentasuna” lehen singlearen bideoklipa egin ondoren, bigarrenari heltzeko ordua iritsi zen eta hasieratik, oso garbi izan genuen, bai biratarrok eta baita Willis Drummondek ere, kantu aukeratua “Bigarren aukera” izan behar zela.
Diskoko kanturik ezagunenetako bat bilakatzen ari zelako alde batetik, eta kantuak biltzen duen esanahiagatik, bestetik. Felix Buff, Willis Drummond taldeko baterijoleak idatzi zuen kantua bere aita zendu ondoren, eta halako gertaera batek biltzen duen gordintasun eta benetakotasuna batzen ditu.
Horretaz gain, Anari edo Joseba Irazoki bezalako artistak zuzentzeko aukera ere eskaini digu, kantu eder honetan, beraien alea ere jarri zutelako.
Willis Drummond

beste lan batzuk

Amorante

Amorante musikariaren “Parisera Joan Nintzen” abestiaren bideoklipa duzue hauxe.

GEHIAGO IKUSI
WILLIS DRUMMOND – MAKINA BAT

Willis Drummond lapurtarrek lan berria kaleratu zuten 2022an, eta aurreko lanean bezala, gurekin egin nahi izan dute bideoklip bat.

GEHIAGO IKUSI
Arrailak

2017an India hegoaldeko neskato batek bere buruaz beste egin zuen eskolako irakasle batek ikasgela uzteko eskatu ostean.

GEHIAGO IKUSI
Langile 50 urte

Hernaniko Langile Ikastolak 50 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, bideoklip hauxe egin dugu Joxean Goikoetxeak konposaturiko abestian oinarriturik.

GEHIAGO IKUSI