Willis Drummond – Bigarren aukera

Taldearen zale izanda, Willis Drummond baionarren Zugzwang diskoan parte hartzea ohore zein plazerra izan da biratarrontzat. Are gehiago, taldearen ibilbidean mugarri izango dela iruditzen zaigun disko honetan.
“Lehentasuna” lehen singlearen bideoklipa egin ondoren, bigarrenari heltzeko ordua iritsi zen eta hasieratik, oso garbi izan genuen, bai biratarrok eta baita Willis Drummondek ere, kantu aukeratua “Bigarren aukera” izan behar zela.
Diskoko kanturik ezagunenetako bat bilakatzen ari zelako alde batetik, eta kantuak biltzen duen esanahiagatik, bestetik. Felix Buff, Willis Drummond taldeko baterijoleak idatzi zuen kantua bere aita zendu ondoren, eta halako gertaera batek biltzen duen gordintasun eta benetakotasuna batzen ditu.
Horretaz gain, Anari edo Joseba Irazoki bezalako artistak zuzentzeko aukera ere eskaini digu, kantu eder honetan, beraien alea ere jarri zutelako.
Willis Drummond

beste lan batzuk

Petti – Zaldi emozionalak

Noam Chomskyk identifikatutako 10 estrategiak hartu, Arkaitz Canoren galbahetik pasa, eta Pettik musika jarri.

GEHIAGO IKUSI
Usopop #10

10 urte betetzen zituen egunean esan digu agur Usopop saratar jaialdi ederrak.

GEHIAGO IKUSI
Rafa Rueda – Hokusairen olatua

Plazerra izan da urteko diskorik borobilenetako baten kanturik ederrenetako bati irudiak jartzea.

GEHIAGO IKUSI
WILLIS DRUMMOND – MAKINA BAT

Willis Drummond lapurtarrek lan berria kaleratu zuten 2022an, eta aurreko lanean bezala, gurekin egin nahi izan dute bideoklip bat.

GEHIAGO IKUSI