Willis Drummond – Bigarren aukera

Taldearen zale izanda, Willis Drummond baionarren Zugzwang diskoan parte hartzea ohore zein plazerra izan da biratarrontzat. Are gehiago, taldearen ibilbidean mugarri izango dela iruditzen zaigun disko honetan.
“Lehentasuna” lehen singlearen bideoklipa egin ondoren, bigarrenari heltzeko ordua iritsi zen eta hasieratik, oso garbi izan genuen, bai biratarrok eta baita Willis Drummondek ere, kantu aukeratua “Bigarren aukera” izan behar zela.
Diskoko kanturik ezagunenetako bat bilakatzen ari zelako alde batetik, eta kantuak biltzen duen esanahiagatik, bestetik. Felix Buff, Willis Drummond taldeko baterijoleak idatzi zuen kantua bere aita zendu ondoren, eta halako gertaera batek biltzen duen gordintasun eta benetakotasuna batzen ditu.
Horretaz gain, Anari edo Joseba Irazoki bezalako artistak zuzentzeko aukera ere eskaini digu, kantu eder honetan, beraien alea ere jarri zutelako.
Willis Drummond

beste lan batzuk

Eñaut Elorrieta – Inesa Gaxen

Eñaut Elorrietak, bere azken laneko “Inesa Gaxen” kantuari buelta bat eman nahi izan dio eta hitz-bideoa egiteko ohorea izan dugu.

GEHIAGO IKUSI
Zikilimarro

Jupiter Jon eta Amaren Alabak taldeek elkarrekin landutako singlearen bieoklipa.

GEHIAGO IKUSI
Amorante – Ama hil zaigu

Lehen aldiak bereziak dira, beti. Horregatik, Iban, edo Amorante, beti izango da berezia guretzat.

GEHIAGO IKUSI
Langile 50 urte

Joxean Goikoetxeak konposaturiko abestian oinarritutako ospakizun bideoklipa.

GEHIAGO IKUSI