Gau  Beltza

Gau Beltza

GAU BELTZA

Euskaltzaleen Topaguneak eskatuta eta TaPunturekin elkarlanean Gau Beltzaren diseinua garatu dugu. Gau Beltza berreskuratu nahian proiektu ausart honi heldu dio Topaguneak urriko azken gaua garai batean bezala ospatzen hasi gaitezen berriz ere. Lan etnografiko sakon batetik tiraka ohitura zaharrak berpiztu eta egunerokotasunez jantzi nahi izan dituzte. Beti ere, euskaraz, eta gaur egungo gizartean eragin eraldatzailea duten balioen inguruan eraikita

Gau Beltza:

http://gaubeltza.eus/ 

Euskaltzaleen Topagunea:

https://topagunea.eus/

 

 

Tratu  onak

Tratu onak

TRATU ONAK

Donostiako Gazteria sailak, Berdintasun Sailarekin elkarlanean, “Indarkeria Matxista nerabezaroan: Nola bizi dute eta aurre egiteko baliabideak” I Jardunaldia antolatu zuen Urriaren 25ean. Jardunaldia promozionatzeko, kartel hauxe sortu genuen.

Beasaingo  aztarnategiak

Beasaingo aztarnategiak

BEASAINGO AZTARNATEGIAK

Beasaingo Udalak, aztarnategi arkeologikoak balioan jarri eta aztarnategi hauek zeharkatzen dituen ibilbideak sortzeko proiektua jarri du martxan 2017an. Aztarnategien parean doazen panelen ilustrazio eta diseinua egin ditugu, lan honetaz arduratu den Suhar Arkeologia-reantzat.

Menpekotasun  prebentzio  kanpaina

Menpekotasun prebentzio kanpaina

MENPEKOTASUN PREBENTZIO KANPAINA

Alkoholaren kontsumo arduratsurako eta menpekotasunen prebentziorako Hernaniko Udalak sortu zuen kanpainarako ilustrazioak egin genituen, eskuhorri eta karteletan txertatzeko.

Nikkin

Nikkin

NIKKIN

Nikkin musikariaren disko berriaren diseinu eta maketazio lanak egin genituen, baita diskoaren promoziorako bideoa ere.

Nikkin-en sare sozialak: