Zure pribatutasuna garrantzitsua da guretzat
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure webguneko edukiak baliagarriagoak izateko. ONARTU sakatzen baduzu cookie-n erabilera baimenduko duzu, EZ ONARTU sakatuz ukatu egingo dituzu eta KONFIGURAZIOan zein cookie onartzen dituzun eta zeintzuk ez erabaki ahal izango duzu. INFORMAZIO GEHIAGO kontsulta dezakezu.
(H)ilbeltza 2023
(H)ILBELTZA 2023
Hilketa, arte ederretako bat bezala” Thomas de Quincey idazlearen saiakera liburua. Hori da gure (Bira Produkzioakeko kideon) mesanotxeko liburu nagusia, are gehiago udazkenean zehar.
Eta urteroko galdera: nola hilko dugu aurten? Probatuak ditugu, tiroak, pozoiak, itoketa, bonbak,…
Eta aurten zer? Nola erahilko dugu?
Bada, Hitchcock-en Psycho (Psikosis) eta Notorious (Encadenados) eta Billy Willder-en Double Indemnity (Perdicion) filmeetara jo dugu erantzun bila eta bertatik ikasi dugu krimen asko autoan gertatzen direla.
Urtero bezala, txuribeltzera jo dugu bideoa egiterako orduan, gauzak ez baitira inoiz uste bezalakoak eta guztiak izaten baitu bere argiluna.
Aurten gainera formatua aldatu nahi izan dugu eta miniserie edo pilula moduan egin dugu spota, jakin mina pizteko eta istorioan zer demontre gertatzen den jakin nahi izateko.
Eta zer gertatzen da? Zerk batzen ditu 3 bideoak? Bada (H)ilbeltzak. Krimen guztiak bertan argitzen baitira, Euskal Nobela Beltzaren astean, Baztanen.