Gau  Beltza

Gau Beltza

GAU BELTZA

Euskaltzaleen Topaguneak eskatuta eta TaPunturekin elkarlanean Gau Beltzaren diseinua garatu dugu. Gau Beltza berreskuratu nahian proiektu ausart honi heldu dio Topaguneak urriko azken gaua garai batean bezala ospatzen hasi gaitezen berriz ere. Lan etnografiko sakon batetik tiraka ohitura zaharrak berpiztu eta egunerokotasunez jantzi nahi izan dituzte. Beti ere, euskaraz, eta gaur egungo gizartean eragin eraldatzailea duten balioen inguruan eraikita

Gau Beltza:

http://gaubeltza.eus/ 

Euskaltzaleen Topagunea:

https://topagunea.eus/

 

 

Tratu  onak

Tratu onak

TRATU ONAK

Donostiako Gazteria sailak, Berdintasun Sailarekin elkarlanean, “Indarkeria Matxista nerabezaroan: Nola bizi dute eta aurre egiteko baliabideak” I Jardunaldia antolatu zuen Urriaren 25ean. Jardunaldia promozionatzeko, kartel hauxe sortu genuen.

Menpekotasun  prebentzio  kanpaina

Menpekotasun prebentzio kanpaina

MENPEKOTASUN PREBENTZIO KANPAINA

Alkoholaren kontsumo arduratsurako eta menpekotasunen prebentziorako Hernaniko Udalak sortu zuen kanpainarako ilustrazioak egin genituen, eskuhorri eta karteletan txertatzeko.