Aittu!

Aittu!

AITTU EUSKARA ELKARTEA

Denbora zeraman dagoeneko Aittu Euskara Elkarteak Beasainen gurekin harremanetan jarri zenerako. Euskaraldiaren bueltan sortu zen eta behin hau amaituta, elkartea egonkortu eta egunerokotasunean, herrian, euskararen alde lan egiten jarraitzea erabaki zuten. Denbora igaro zen egun hartatik baina oraindik beasaindar askok ez zekin elkartea existitzen denik ere. Hori dela eta, itxura eraberrituta, elkartea herriari aurkeztea erabaki zuten. Irudia TaPunturekin elkarlanean garatu genbuen eta ikus-entzunezko iragarkia, aldiz, gure ardura izan zen. 

 

Pepper

Pepper

PEPPER

Urola Kostako Udal Elkartearen enkarguz Peeper Robotaren aurkezpen publikorako garatutako film laburra duzue hau. Pepper, adinekoen bizitza hobetu, autonomia indartu eta bizitza aktiboago eta osasuntsuago bat mantentzeko helburuarekin jaio da eta horixe da film labur honetan azaldu nahi izan duguna. Horretaz gain, adinekoei teknologia berriek eskaintzeko duten guztiaren potentziala erakutsi nahi izan dugu aurreiritziak alde batera utzi eta esperientziaren alorrean murgilduz.

Urola Kostako Udal Elkartea

urolakosta.eus

 

Gazte Kontseilua

Gazte Kontseilua

GAZTE KONTSEILUA (HERNANI)

Hernaniko Gazte Kontseilua Hernaniko Udaleko organo bat da. Gazteek emantzipatzeko eta autonomia lortzeko dizuten oztopoak gainditu nahi dituen pertsona, herritar, elkarte eta taldeen proposamenak jaso eta horien parte-hartzea bermatu nahi duena. Helburuak, herriko garapen ekonomiko, politiko eta sozialean gazteen presentzia bermatzea, administrazioaren eta gazteen arteko tartea gainditzeko eta elkarren arteko harremana errazteko gunea izatea, eta herriko gazteen elkarteen sarea bultzatzea dira. Hori dela eta, herriko gazteei deialdi bat egin nahi izan zitzaien Kontseiluaren dinamiketan parte hartzeko. Bira Produkzioaken ardura izan zen bideo hori gauzatzea eta hementxe duzue azken emaitza.

Hernaniko Gazte Kontseilua

Gau Beltza

Gau Beltza

GAU BELTZA

Euskaltzaleen Topaguneak eskatuta eta TaPunturekin elkarlanean Gau Beltzaren diseinua garatu dugu. Gau Beltza berreskuratu nahian proiektu ausart honi heldu dio Topaguneak urriko azken gaua garai batean bezala ospatzen hasi gaitezen berriz ere. Lan etnografiko sakon batetik tiraka ohitura zaharrak berpiztu eta egunerokotasunez jantzi nahi izan dituzte. Beti ere, euskaraz, eta gaur egungo gizartean eragin eraldatzailea duten balioen inguruan eraikita

Gau Beltza:

http://gaubeltza.eus/ 

Euskaltzaleen Topagunea:

https://topagunea.eus/

 

 

Hazilan 2019

Hazilan 2019

HAZILA 2019

Garapen Elkarteak eta eskualde-garapenerako hogei agentziaz osatutako sare batek kudeatzen dute Hazilan proiektua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteek zein enpresek planteatzen dituzten eskariei erantzuteko sarea eskaintzen dute.

Hazilan, garapen elkarte profesional bat da, Euskadiko toki-erakundeek eratutako garapen-agentziak bildu eta, agentzia horiekin batera, eskualde eta udalerri horien garapen ekonomikoa sustatzeko eginkizuna duena.

Urola Kostako garapen agentziak eskatuta, bideo sorta hau gauzatu genuen proiektuaren zabalkunderako.

Hazilan:

www.hazilan.eus/pages/hazilan