MAITE LARBURU - ARRAILAK
2017an India hegoaldeko neskato batek bere buruaz beste egin zuen eskolako irakasle batek ikasgela uzteko eskatu ostean. Irakaslearen arrazoia neskatoaren jantzietako hileko odol orbanak izan ziren.
Emakumeok bai baitugu ilargiaren esanetara odolez bete eta husten den arrail edo pitzadura bat gure baitan. Odol hau lotsaren eramale da oraindik ere: Kenian, hamar nerabetatik batek eskolara joateari uzten dio hilekoa etortzerakoan, zapiak erosteko mediorik ez eta orbanen lotsa ekiditeko.
Orain, abesti hau bideoklip animatu bihurtu da Ainara Azpiazu “Axpi” marrazkilari, Oskarbi Sein (Bira Produkzioak) animatzaile eta Hernaniko Udalaren Sorkuntza bekari esker.
Hilekorik gabe ez ginateke izango: ez emakume, ez gizon, ez gizarte. Lotsarik ez!
(Maite Larburu)
Hernaniko Udalaren sorkuntza bekari esker, Maite Larbururen kantu eta hitzentzat, Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzaileak prestatutako unibertsoari bizitza emateko aukera izan genuen. Hemen duzue emaitza.