HERNANI BURUJABE

Hasieratik ari gara Hernaniko Udalak abiatutako Hernani Burujabe Hernani Burujabe herri proiektu bat da, herriko ehun ekonomiko, sozial eta administratiboa barnebiltzen dituen trantsizio ekosozialerako alternatiba praktiko bat.

Egungo eredu ekonomiko xahutzaile, ekologikoki jasanezin eta ezberdintasun sortzailearen aurrean, alternatiba bizigarri, iraunkor eta parekide bat martxan jarri nahi du Hernani Burujabek, justizia sozial eta ekologikoa eta planifikazio eredu publiko-ekonomiko-komunitarioa ardatz hartuta.

Hernanin martxan den egitasmoa tokiko garapen burujabean oinarritzen da. Esan nahi baita, estrategikotzat jotzen diren esparru guztiei ahalak eman nahi dizkie bertan antolatzeko, sustapen publikoaren bidez, planifikazio komunitarioan eta kudeaketa kooperatiboan oinarrituta garatu daitezen.

SPOTAK

ATZERA BEGIRADA

2021 eta 2024 urteen artean hainbat burujabetza sektore, ekimen, ospakizun eta lanketa jarri dira martxan Hernani Burujabe proiektuaren baitan. Bideo honetan bildu genituen ekimen esanguratsuenak.

EMAN PAUSUA ERALDAKETARA

Hernani Burujabe proiektua 2021ean jarri zen martxan. Bideo hau sortu genuen proiektua bere osotasunean azaltzeko.

BURUJABETZAK

ENHERKOM

Energia burujabetzaren bidez, helburua da sektorearen ahalik eta eremu gehien eredu publiko, komunitario eta kooperatiboaren bidez antolatzea. Azken finean, herritarren bizi kalitaterako oinarrizkoa den energia jasotzeko eskubidea bermatu, pobrezia energetikoari aurre egin eta trantsizio energetiko eta ekologiko justu bat bideratzea da xedea.

HERRILUR

Herrilur ekoizleen produktuak merkaturatzea eta kontsumitzea sustatzea helburu duen taldea da. Horretarako hainbat sentsibilizazio ekintza egiten dituzte, hala nola etxaldeetara bisitak, sukaldaritza erakustaldiak, dastaketak, etab. Herrilurren helburua hernaniarren elikadura-beharrak Hernanin ekoizten diren elikagaien bidez asebetzea eta lehen sektorearen biziberritzea eta indartzea dira.

AUZOZAINTZA

Zaintzen krisi bat bizi duen gizartea garela ulertuta, zaintzen demokratizaziorako estrategia abiatu da, tokiko zaintza sistema publiko komunitarioan ardaztuta. Haren helburua da zaintzarako eskubide unibertsala bermatzea eta zaintza lanen banaketa justu bat egitea, zaintzaileen aitortza eta haien lanaren duintzea lortzeko.

EKHILUR

Ekhi moneta Hernaniko egitura ekonomikoa artikulatu eta lurraldetzeko tresna nagusietako bat da. Bertako salerosketak lurraldeko agenteen artean egitea ahalbidetu eta sustatzen du eta herrian sortzen den aberastasuna herritik ihes egitea ekiditen du.

EKIMENAK

BURUJABETZAK

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak elkarlanean antolatuta, Burujabetzak izan zituzten hausnarketagai, herrigintza eta udalgintza eraldatzaile ikuspegitik jaiotako proiektuak ezagutuz.

1. URTEURRENA

Hernani Burujabe herri-proiektua plazaratu zenetik urte bat bete zela eta, hilabete horietan egin ziren urratsen balantzea egin zuten proiektuaren baitan sortu diren sektoreetako ordezkariek.

AURKEZPEN EKITALDIA

2021eko urriaren 1ean aurkeztu zen publikoki Hernani Burujabe herri proiektua. Hernaniko Udala, herriko eragile eta norbanakoekin elkarlanean osatu eta mamitu zsen proiektu hau.

AUZOETAKO AURKEZPENAK

Hernanin zaintza komunitarioak sustatzeko programa publikoa da Auzozaintza, eta herriko auzoetan egin ziren programa honen aurkezpenak.

beste proiektu batzuk

ZIKLÓ 2025

Festival Multidisciplinar de l’Euskal Etxea

GEHIAGO IKUSI
TXAKUR BATEN JABEA ZARA?

Txakur baten jabea bazara izan beharreko joabideen dekalogoa.

GEHIAGO IKUSI
HAUSPOTU

Lurralde desoreka ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

GEHIAGO IKUSI
PIZTU PILOTUA!

Euskararen Jedia izateko tutoriala.

GEHIAGO IKUSI