
Ekintzailearen bidean topatu daitezekeen arazoen artean, lokal bat alokatu behar izatea da ohikoenetakoa.
KLIK!
Nekane eta Gurutz izeneko pertsonaien istorio eta abenturak ardatz hartzen dituen animaziozko webserie bat da “Klik”. Umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba sozio-ekonomikoak planteatu eta gai hauen inguruko hausnarketa sustatzea du helburu.
Webserieak 3 minutu inguruko 5 atal izango ditu, tokiko merkataritza, energia berriztagarriak, parte hartzea, berdintasuna eta integrazioari buruz hitz egingo dutenak.
Eguna liskarrean igarotzen dute Nekane eta Gurutzek. Halako batean, Gurutzen komiki kuttuna apurtu dute. Eta orain, zer?
Zulo bat espaloian, aterperik gabeko autobus geltokia… Nekane sutan da agintariekin. Bat-batean, ordea, gauzak beste modu batera ikusaraziko dizkion bisita bat jasoko du. Nor ote?
urutz eta Nekanek gonbidatuak dituzte bazkaltzeko. Gurutz, ordea, urduri dago hauen zain bere bizitzan pilatutako aurreiritziak direla eta. Eskerrak, azken atal honetan ere, ezusteko bisitari bat agertuko den.
Croissant bat mikrouhin labean sartu eta botere bereziak eskuratuko ditu Nekanek. Botere handi batek, ordea, ardura handi bat dakar berekin. Gai izango ote da zuzen jokatzeko?
Gurutzek ez du ulertzen Nekanek zergatik ez duen pantailaz igarotzea lortzen. Kontuan hartu ez duen zerbait izango ote da tartean?

Ekintzailearen bidean topatu daitezekeen arazoen artean, lokal bat alokatu behar izatea da ohikoenetakoa.

Hilekorik gabe ez ginateke izango: ez emakume, ez gizon, ez gizarte. Lotsarik ez!

