Amoranteren “Harri Herri Har” diskoko “Ez dira” kantuaren bideoklipa.
Soma Cult
Urtarrila hasi besterik ez genuen egin eta dagoeneko kalean zen urteko diskoa, Soma Cult azpeitiar beasaindarren lehen lan luzea: “Destroy!” (Know Your Rights / XCementerioX , 2021). Denbora zen lan honen zain ginela eta azkenean, iritsi zen psikodelia matxinbentarraren mugarri izango zen lana. Hirukoteak Beasaingo Usurbe Antzokian aurkeztuko zuen zuzenean Silver Recordings estudioetan Martin Capsularen gidaritzapean grabatutako LPa.
Gonbidapenak salmentan jarri zituzten eta bi ordu pasa aurretik guztiak agortu ziren. Hori zela eta, kontzertua stremaing bidez ere eskainiko genuela jakinarazi genuen. Gauza ordea, ez dira beti diruditena…
Ez, kontzertua amaierara arte ikusi zenutenok ikusi zenuten moduan, ez zen halakorik egon. Ez da erraza garai hauetan kontzertuak antolatzea eta sektore zein eragile ugari dira egoera hau pairatzen ari direnak. Hortik tiraka jarri genuen martxan Soma Cult hirukote gaztearen LP berriaren aurkezpen kontzertu faltsuaren ideia. Mila esker taldekideei joko honetan sartzeagatik, Xabitxo, Iban eta Arkaitz soinu eta nahasketagatik, Usurbe Antzokiari plaza eder hori eskaintzeagatik, Egoitzi, kartel zoragarri bat prestatzeagatik eta, nola ez, gezur honen espaziontzian gonbidapen eta guzti igo zineten guztiei. Biba zuek!
beste lan batzuk
Beasaingo Loinatz Abesbatzak kontzertu berezi batekin amaitu nahi izan zuen urtea.
Hilekorik gabe ez ginateke izango: ez emakume, ez gizon, ez gizarte. Lotsarik ez!
Jupiter Jon eta Amaren Alabak taldeek elkarrekin landutako singlearen bieoklipa.