Usopop #10

10 urte betetzen zituen egunean esan digu agur Usopop saratar jaialdi ederrak. Txikitik hasi eta Euskal Herri mailako erreferente izatera iritsi den jaialdi artisau honek goi mailako kartel batekin itxi du bere ibilbidea. Ohore eta plazer hutsa izan da guretzat gure herriaren historiara igaroko den jaialdi honen azken ekitaldian parte hartzea.

Eguraldia ez genuen lagun izan eta une batzuetan tragedia greko itxura ere hartu zuen asteburuak, baina horrek, azken Usopop honek Lizarrietara gerturatu ginen guztiok zerbait handiaren parte izaten ari ginela sentitzera eraman gintuen. Hori guztia islatzen saiatu ginen jaialdiaren laburpen bideoan eta horretarako, igandean kontzertu zoragarri zein busti bat eskaini ziguten Lankum irlandarren “Cold Old Fire” kantua erabili dugu.

Horretaz gain, Joseba Irazoki eta Lagunak bandaren zuzeneko “Zu al zara?” kantuaren bideoklipa ere burutu genuen. Kantu eder honek ematen dio izena artista beratarraren azken lanari.

beste lan batzuk

Berria Botila

Arrate Rodriguezen diseinu ederrea baliatuz, Berria Botila kaleratu du Berria Egunkariak.

GEHIAGO IKUSI
Amorante – Ama hil zaigu

Lehen aldiak bereziak dira, beti. Horregatik, Iban, edo Amorante, beti izango da berezia guretzat.

GEHIAGO IKUSI
Natur Bizipenak

Harago Aholkularitzak zubi lana egiten du. Zeure mugetatik harago iristeko, zeure bidea errazteko.

GEHIAGO IKUSI
Hazilan 2019

Garapen Elkarteak eta eskualde-garapenerako hogei agentziaz osatutako sare batek kudeatzen dute Hazilan proiektua.

GEHIAGO IKUSI