
KARTZELA
KARTZELA
Arnasa gara kanpainaren baitan sortu da zazpi kapitulu osatzen dituen misteriozko fikzioa. BECen harrapatuta dauden sei lagun dira istorioaren protagonistak, arnasguneetako herritarrak dira guztiak. BECeko zenbait tokitan harrapatuta gelditu ondoren, pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?
Hiru Damatxok ekoiztutako web telesail honetako gidoilarien artean egon zen Beñat Iturrioz, Bira Produkzioakeko kidea, Lander Arretxea eta Nerea Ibarzabalekin batera.

Izenburu originala: Kartzela
Generoa: Web telesaila
Iraupena: 12’x7
Grabazio Formatua: HD
Jatorrizko hizkuntza: Euskara
Urtea: 2019
Izenburu originala: Bidegurutzean
Generoa: Musika saioa
Iraupena: 50’x12
Grabazio Formatua: HD
Soinua: Stereo
Jatorrizko hizkuntza: Euskara, gaztelania
Urtea: 2020











